XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen aipatu bezala, ezaugarri zinetiko guztiak ezin dira sistematizatu; sistematizatu ezin diren ezaugarrien artean informazio AFEKTIBOA ematen dutenak ditugu.

Hauetan ezaugarri ahozkoak eta ez-ahozkoak nahasten dira: aditzen erabilera, entonazioa, keinuak, postura eta aurpegiaren espresioari.

Baina Riley-k dioskun bezala,... ikasleei A Bri txantxetan ari al zaio? edo Hemen A sarkastikoki ari al da? (edo ironiko, formala, oldarti, etab...) bezalako galderak egitean, irakaslea zuzenean auziaren muinera doa.

Izan ere, ezingo gara, esate baterako, aurpegiaren espresioari buruzko teoria integratu bat noiz azalduko zain egon, geure buruari Ak une jakin batean irribarre zergaitik egiten duen galdetzeko!.

Idazlan bat irakurri ondoren irakasleak Hmmm, gai x honetaz nahikoa esan duzu dioenean poza edo higuina adierazi nahi duen ulertu ahal izateko, nahitaezkoa izango da ez-ahozko elementuetara jotzea.

Nire esperientziak erakutsi dit oso zaila dela hizkuntza arrotz batean iritziari antz ematea, batez ere arreta ahozko mezuan soilik jarria dagoenean, gauza hori oso-osorik ulertzera eramango gintuzketen ikusizko elementuak maiz aski baztertu egiten ditugu eta.

Ikasle kanpotarrekin harremana duten irakasle eta familiak batzutan ohartzen dira beraiek esandakoa hitzez hitz hartzen dutela kanpotarrek; ez dutela esandakoaren funtzioa identifikatzen, esate baterako, egoera bati buruzko komentarioa, galdera gisa hartu beharrean, komentario soiltzat hartzen dutenean.

Goiko adibidearen esanahia, esate baterako, Gai x horretaz esandakoa labur ezazu izan litekeela!.

Ez-ahozko osagaian legoke problemaren askabidea; honek lagunduko lioke bertakoa ez den hiztunari jasotzen duen informazioa zer nolakoa den atzematen, eta baita programa baten aurkezle edo hiztunaren iritzia zein den jakiten ere.

Bideoak erakus diezaieke iritziak ondoriotzen edo programa baten barnean diren mezuak identifikatzen.

Adibidez, Open University Hau Britania Haundian dagoen UNED gisako zerbait da, eta bertan telesaioak osakin inportanteak dira. (Itzultzailearen oharra) delakoan izaten diren Case study telesaioetan, non ikusleari zera eskatzen bait zaio, ikusten duena nola hautatu, elkartu, eta eman den ikusiz, berak atera ditzala igorri zaion mezuaren ondorioak.

Iritzizko zeinuak somatzea garrantzizkoa da ikasle batek bera bezalako jendeak osaturiko talde batekin hiztunak harremanetan jarri behar duenean.

Hori ezin eginak sarritan egonezina eta zailtasunak dakartza harreman pertsonaletan, baina prozesu honek bi norabidetan joan behar du, (...).